

Haserrea
Zerbait ez zaizu bidezkoa iruditzen, eta barrutik berotzen zara.
Zer nabari dezaket
- Aurpegia bero
- Ukabilak estututa
- Ahotsa ozen
Zer proba dezaket
Aukeratu nahi duzuna. Pertsona bakoitza desberdina da.
- Gelditu eta arnasa hartu
- Kuxin bat estutu
- Une batez urrundu
- Hitzekin esan zerk gogaitzen zaituen
Norengana jo dezaket
Norbaitek entzuten ez badizu, bilatu beste pertsona bat.
- Zure familiako norbait
- Zure irakaslea
- Konfiantzazko beste heldu bat, lehenengoak ezin badu
